XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ILL AURREKO EGUNA.

1929 garrengo Agorreko Ama Birjiñaren jaiotz-eguna oraindik osoro ez zan zabaldu... Anai Garate, bostak bostetan, elizako ateak idekitzen ari zan.

Amaika aldiz ideki zitun, eta ordun ideki zitun azkeneko... Urrengo goizean, berari idekiko zizkioten aingeruak, betikotasun zorioneko ateak.

Lenengo meza berak erasan zun; Jauna ere antxe artu zun.

Gañerako otoitza ta goizeko lanak beti bezelaxe.

Zortzirak aldean gexotegira joan zan, sabeleko aztuna arintzeko zerbaiten eske.

Len ere iñoiz joan zan eskabide orrezaz, eta etzan gaxozaia estutu.

Eskatu ziona eman zion ba, eta galdezka jardun zion makal al zan eta orrelakoak.

Garatek erantzun zion nastu aldi zuala.

Gelditzeko ba gaxotegian, oiean etzateko... esan zion orduan gaxozaiak.

Ezetz berak; orrenbesterañoko etzala; eta beste gabe, egunoro bezelaxe, joan zan bere lanetara.

Nik ez nion ondo-ezaren antzik eman, berak esan zidan arte.

Igandero bezela agurtza (errosarioa) biok batera esan genun.

Amarrak alde ortan, ondoeza zula esan zidan.